Besteak behar ditugu
Antolaketa honetatik kanpo, ezineskoa izango zen bizitzea. Ez balitz antolamendua egongo bizitza hau kaos totala izango litzateke . Hainbat gauzengatik: bestela gauza guztiak egin beharko zenituzke, adibidez, esnea zu mendira behiak dauden tokira joan beharko zinateke eta han esnea hartu gero garbitu,nola ikasiko zenuke oinez ibiltzen eta hitz egiten, etab. Bestalde, zure sentimenduak adierazteko norbairt behar duzu.
Besteak behar ditugu esnatzen garenetik oheratzen garen arte. Ikastolara joateko, autobuses bada norbaitek eraman behar zaitu eta oinez bada bide horiek norbaitek egin behar ditu. Irakasteko norbait behar duzu zeren bestela handitan ez duzu lanik izango. Bazkaria, norbaitek eman behar dizu jaten eta janari hori norbaitek landu behar du eta horrela mila gauza. Beste adibide bat: futbol entrenamendura joan behar baduzu, lehenengo bidea edo errepidea behar duzu , garraioa behar duzu eta norbaitek eraman behar zaitu, hara iristean norbait egon behar du instalazioak zaintzen eta eginak egon behar dute, gero baloiak porteriak eta hori guztia norbait egin eta zaindu . Guri norbaitek irakatsi behar digu eta hoiek jakin behar dute eta gainera talde lana eta jolasteko jendea behar da. Oso argi ikusten da adibide honetan besteak beharrezkoak direla.
Ni munduan bakarrik biziko banitz ezingo nuke ezer egin. Triste biziko nintzen eta bakarrik. Hil egingo nintzen zegituan, zeren nik ezingo nuke gauza guztiak egin.
Ni ere beharrezkoa naiz nire familian, nire lagunen artean, nire ikaskideen artean eta ezagutzen dudan jende artean. Laguntza behar dutenean laguntzeko, nik ere zerbait aportatzen diedalako, etab. Besteak ere behar naute, nik antolaketa horren barruan parte hartzen dudalako.