ERRESPETUA
1.- Filma hau ikusi ondoren jaso ditudan inpresioak eta sentimenduak ondorengo hauek izan dira. Alde txarretik hurrego hauek: pena izugarria,mina ere sentitu dut eta azkenik amorru handia, nolako jendea dagoen munduan konturatzean. Eta alde baikorrera joaten bagara poza eta ilusio handia sentitu dut. Taldean pentsatzen jarri garela, konturatu naiz ere negargura eta ezintasuna sentitu dudala eta ez hori bakarrik baita ere jakinmina.
2.- Orain, Barietate zirkoan eta Pinpilinpauxa zirkoan bultzatu diren alderdiak azalduko dizkizuek. Lehenengo aipatu dudan zirkoan jendeari sinestarazi nahi egin diote han lanena ari den jendea ez duela balio, bete zirkoan, aldiz, kontrakoa gaitasunak eta balio atera diete langillei publikoari erakuste eta publikoak sinesteko.Barietate zirkoan ez dute errespetuz jolasten bigarrenean ordez bai. Lehenengo zirkoan publikoak farra, naska,etab. egin eta gainera beraiek gehiago direla sinestu. Bigarrenean, aldiz, txalotu, disfrutatu, liluratu,etab. Beste alde batetik, Barietate zirkoan mugak eta elbarritazunak handitzen dizkiete eta Pinpilipauxan gainditzeko bidetik eta lorpenen bidera eramaten diete. Azken honetan talde lanean ibiltzen dira bestean aldiz bakarka. Azkenik, Pinpilinpauxa zirkoan nagusiak taldea dinamizatu besterik ez du egiten eta kide bat bezala konsideratzen da. Barietate zirkoan ordea nagusia bere bakarrik agintea duela uste du eta denen gainetik dagoela pentsatzen du.
3.-Gure gelan ez dago horrelako egoerarik, nozbait Barietate zirkoan bezala jokatu dugu. Baina, orokorrez Pinpilipauxa zirkoan bezala jokatzen dugu, hau da, talde lanean, bata besteari lagunduz.
4.- Niretzat errespetua, pertsona bakoitza den bezalakoa onartzea da eta gainera pertsona guztiok errespetu berdina merrezi dugu denok "berdinak" garelako eta eskubide eta bete-behar berdinak ditugulako, gero, pertsona bakoitza fisikoki edo izaeran ezberdina izan arren. Gelan ere aipatu dute eta nire ere ados nago errespetua ere inor ez mintzea, inor ez gutxieztea, inor ez iraintzea, inorretaz ez farrik egitea, etab. dela
5.- Niretzat errespetuan urraketa nagusiak hurrego hauek dira: besteetaz burla egitea, besteak insultatzea, besteetaz far egitea, azpizenak jartzea eta gero broma bat izan dela bakarrik esatea, hitz egiterakoan bizkarra ematea edo antzetikan aurpegi arraroak jartzen egotea, etab.
a) Willi, Pinpilinpauxa zirkoan jende guztiak errespetu handiz tratatzen dute, hau da, den bezalakoa onartzen eta mindu edo gutxieztu gabe gainera. Ikuslea ondo pasatzera doa, baina ez besteetaz far egiten baizik eta besteek nola disfrutatzen duten bere gaitasunekin ikusten. Aldiz, Barietate zirkoan ez diote errespetuz tratatzen iraindu besterik ez dute egiten eta jende guztiak gainera ikusleak, nagusiak eta bere kide guztiak. Ikusleak besteen elbarritazunetaz far egitera doa . Nire iritziz, Barietate zirkoan ez dut uste behar bezala tratatzen dutenik, elbarri guztiak inorrek baino gehiago errespetu handia merezi dute jende normalaren artean beraiek desberdinak sentitzen direlako beraietaz far egiten badugu, baina guk behar bezala, hau da, besteen eskubide eta gaitasun berdinekin tratatzen badiegu beraiek bere elbarritazuneta alde batera utzi eta animatu egiten dira.
b)
BARIETATE ZIRKOA:
Barietate zirkoko aurkezleak show aurkezteko erabiltzen dituen hitzak hurrengo hauek dira: herriko ikuskisunik hoberena dugu. Bitxikeri show-ra doazten ikusleak Willetaz far egitera doazte, zerbait farregarri bezala ikusten dute. Show horretan begiratzen dena defektu fisikoak dira eta mugak handitu besterik ez dituzte egiten. Mina, amorrua eta alde honetik ilusio sentitu dut. Inoiz ez naiz horrela sentitu eta ez dut nahi horrela sentitu. Ez ez dut inoiz horrela inor begiratu ezta ezezagunik ere. Nik uste dut niri besteak modu onean begiratzen nautela, errespetuz. Inoiz ez naiz sentitu show horretako partaide bezala eta ez dut sentitu nahi, min handia sentitu behar delako.
PINPILINPAUXA ZIRKOA:
Pinpilinpauxa zirkoa nire ustez izan hori jarri diote zeren eta pinpilinpauxak bere gaitasunak erakusten ditu hegan egiten eta gainera normalean ez dituzte mintzen, gauza askea da eta inorrek ez dio errespetua faltatzen. Mendez Jaunak show parte hartu behar duen langilearen gaitasuna aurkezten du adibidez: Ana aireko erregina, etab. Zirkoko kideak Will beraien eskubide eta bete behar berdinekin ikusten dute, bakarrik elbarria dela hori dela eta inor baino gehiagori animatu egiten diote bere gaitasunak aurrera ateratzeko. Ikusleriak beste langileak bezala ikusten dute Will eta gaitasun izugarri handiekin gainera. Zirkoko kideen artean antzeman daitezken baloreak hurrengo hauek dira taldean lan egiten dutela bata besteari langunduz eta animatu egiten direla bata besteari. Nik uste dut Willek makuldun mutikoa besarkatzen duela zoriontzera etortzen delako bere gaitasunengatik. Mutikoaren amak eskerrak ematera hurbiltzen da zeren eta mutikoak ere elbarritazuna dauka eta Willek lagundu dio pentsatzen berak ere gaitasunak dituela aurrera ateratzeko. Will oso ondo sentitzen da zirko honetan errespetu handiz eta animatzen tratatzen dutelako. Willik igeri egin dezakeela eta oinez ibil daitekeenean jabetzen denean poza handia eta gauzak saiatzen saiatzen lortzen direla, hau da, itxaropena sentitzen du. Bai, sentitu naiz zirko honetako kideak bezala, besteak animatzen, babesten eta nire alde baikorra erakusten saiatu naizenean.
Gure gizartean:
Gure artean ez da oso normala izaten errespetua faltatzea, baina, noizbehinka lixkarren bat edo beste izaten dugu eta irainen bat botatzen gara, baina hori normalean ez da gertatzen nire inguruko jendearekin. Niri gehien errespetatzen didatenak familia, lagunak eta iraskasleak dira. Ez dut inoz sufritu errespetu falta larririk eta ez dut nahi. Errespetu falta baten aurrean haserretu egiten gara eta mindu egiten gara, batzuetan guk ere momentu horretan berotuta gaudla errespetua faltatzen dugu.
c) Niri iritziz, Willek Mendezeri karkaxa botatzen dio pentsatzen duelako brometan ari dela, burla egiteko asmoarekin, beste ikusleak bezala bera hor farra egiteko dagoela. Hori egitera bultzatu dioten sentimenduak amorrua eta egonezina izan dira zeren ilada naskatuta zegoen jende guztia berataz burla egiteaz.