Besteei esker komunikatu gaitezke igorlea eta hartzailea urrun daudenean
AHOZ:
Gaur egun asko erabiltzen da ahoz aho komunikatzearena eta bi modu daude: skype bidez eta telefono edo mugikorra bidez.
Gaur egun asko erabiltzen da ahoz aho komunikatzearena eta bi modu daude: skype bidez eta telefono edo mugikorra bidez.
Skype:
Internet bidez deiak ahalbidetzen duen softwarea da. Bat bateko mezuak, bideokonferentziak eta fitxategiak trukatzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak beraien artean ikusten hitz egin dezakete. 2003 urtean sortu zuten estoniar batzuk. Messengerren antzekoa da.
Hemen ikusten duzun bezala aita eta semea amonarekin komunikatzen ari dira:
Internet bidez deiak ahalbidetzen duen softwarea da. Bat bateko mezuak, bideokonferentziak eta fitxategiak trukatzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak beraien artean ikusten hitz egin dezakete. 2003 urtean sortu zuten estoniar batzuk. Messengerren antzekoa da.
Hemen ikusten duzun bezala aita eta semea amonarekin komunikatzen ari dira:
Telefonoa:
Telefonoa, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatu zen. Bere asmakuntza Alexander Graham Bell-en esku izan zen 1876.Lehen mugikorra, ez zegoen etxe guztietan herri batean ofizina batean zegoen eta hor pertsona pasatzen zen gau eta egun ea deitzen zuten eta deitzen zutenean beste pertsona bateri esaten zion eta pertsona horrek beste pertsona bateri eta horrela abisua eman arte. Eta bestela batzuetan denak ez zuten telefonorik eta bizilagunaren etxera joan behar zinen deitzera. Gainera, gaur botoi batzuei baino ez zaie eman behar deitzeko, lehen ruleta batekin egin behar zen. Gaur egun ia denak sorte handikoak gara.
ORAIN: LEHEN:
Mugikorra:
Mugikorra, elektrizitatea beharrean irrati uhinen bitartez hitz egiten da. Mugikorra Rudy Krolopp asmatu zuen, hau Motorolako langile bat zen. Mugikorretik egindako lehenengo deia 1973an izan zen arren, hamar urte beranduago merkaturatu egin zuten, 1983 urtean. Gaur egun mugikorra ez dira bakarrik deitzeko erabiltzen Interneten sartzeko, musika entzuteko, ... erabiltzen dira. Gainera orain oso modan daude ukipen-pantailak daukaten mobilak erabiltzea.
IDATZIZ:
Komunikatzeko idatzia ere asko erabiltzen da. Bi modu nabarmenduko ditut: sare sozialak( facebook, tuenti,twiter,...) eta mugikorra bitartez sms-ak. Baina horretarako derrigorrezkoak da irakurtzen eta idazten jakitea.
Sare sozialak:
Interneteko orriak dira, zure lagunekin hitz egiteko aukera ematen dizu eta jende berria ezagutzeko. 2002 urtean hasi zen jendea horrelako orriak erabiltzen. Baina ezagun izaten hasi ziren 2003. Baina modan benetan jartzen hasi zirenean 2007 eta 2008 urte
inguruan. Hona hemen guk gehio erabiltzen ditugunak: tuenti eta facebook. Hauek ere argazkiak igotzeko erabiltzen dira. Sare sozial batzuk mundu osokoak dira: facebook adibidez ia mundu osotikan dabil.
Mobilaren bitartez bidaltzen diren mezuak (SMS- ak):
Gaur egun, asko erabiltzen lagun artean gehien bat eta baita ere operadoretakoak publizitatea egiteko. Lagun artean modu laburra erabiltzen da idazteko adibidez: zmz? Hori erabiltzen da zer moduz zaude? galdetzeko, etab. Gainera orain gauza berriak ateratzen ari dira adibidez: whatsapp , honek bat bateko mezuak bidaltzen ditu eta horrelako gauzak.
Hau guztia guk eskura izateko, zenbat jendek lan egiten du?
AHOZ AHO:
Skype:Lehenengo gauza honekin hasteko beharrezkoa duzun gauza ordenagailua da. Objektu hau pertsona askoren artean egin behar dute batek gauza bat beste batek beste bat eta horrela ordenagailua sortu arte. Gero dendara eraman beharko dute eta horretarako garraioa behar da eta garraioa beste hainbat pertsonaren artean egin beharko dute. Ondoren, behin dendan dagoela norbaitek salgai jarri beharko du. Hau guztia egiteko ( saltzeko, ordenagailua eta autoa egiteko,...) ikasketak izan behar dira, honek dakar karrera bat egin behar izan duzula eta orduan jende batek irakatsi behar izan dizu, noski pertsona hauek profesionalak izan behar dira. Behin jada ordenagailua etxean duzula, elektrizitatea behar duzu martxan jartzeko. Horretarako jende asko behar dugu zentral batean hau kontrolatzen. Hori egin eta gero, etxean seinalea izan behar duzu Interneten sartu ahal izateko. Azkenik, pertsona bat behar duzu elkarren artean hitz egiteko eta horretarako, Webcan bat behar duzu , batzuetan ordenagailuarekin etortzen da baina beste batzuetan ordea erosi egin behar duzu,
mikrofonoarekin berdin. Hau guztia egiteko zentralak, dendak, … eraiki behar dira eta hori norbaitek egin behar du.
Hona hemen nola egiten den ordenadore baten prozesua:
http://www.youtube.com/watch?v=XXolrdBMBCo
Mugikorra edo telefonoa: Ezinbesteko gauza honetarako telefonoa edo mugikorra da. Objektu hauek hainbat pertsonaren artean egin behar dituzte. Bueno ordenagailuaren berdina da baina mugikorra edo telefonoarekin. Baina,kasu honetan operadore batekoa izan behar zara, guk etxean telefonoa,etab. martxan izateko, operadore horretan(euskaltel, movistar, vodafone,…) mila pertsona lan egiten dute. Hau guztia egiteko ikasketak behar dira. Telefonotik hitz egiteko eletrizitatea eta kablearen konexioa behar dugu. Hau modu egokian izateko operadore horren zentralean lan eta lan dabil jende asko. Baina, mugikorrarekin ordea ez da elektrizitaterik behar seinalea behar da. Bukatzeko, hartzaile bat behar duzu hitz egiteko.
IDATZIZ:
Lehengo gauza eta derrigozkea idazten eta irakurtzen jakin behar dugu. Horrek esan nahi du, ikastolara joana izan behar zarela eta irakasleak irakatsi behar dizute, beraiei ere norbaitek irakatsi behar zien. Hau leku batean egin behar zen eta norbaitek eraiki behar zuen.
Sare sozialak: Kasu honetan, ordenagailua behar dugu eta horretarako lehen apaitu dudan pertsona guzti hoiek behar ditugu. Behin Interneten gaudela pertsona batzuk sare sozialak sortu behar dituzte eta horretarako profezionalak izan behar dira. Gero publikoa egin behar dute. Baita ere jendea behar dugu sare hoietan sartzerakoan birusik ez sartzeko ordenagailuan. Behin orrian gaudela jendea ezagutzen dugu hitz egiteko.
Mobilaren bitartez bidaltzen diren mezuak: Lehen esan dudan bezala mugikorra behar dugu, seinalea eta hori guztia. Hau bidaltzen eta jasotzen duten pertsona guztiak irakurtzen eta idazten jakin behar dute. Azkenik, kobertura badago bildatzen edo jasotzen hasi zaitezke, baina horretarako igorlea eta hartzailea behar duzu.
Orain benetan konturatu naiz zenbat jende lan egiten duen guk hau guztia aukeran izateko eta gainera modu onean, zeren batek huts egiten badu beste bat egongo da.